futbol7

Elgoibarko eta Eibarko Udal Kirol Patronatuek Bailarako XX. Futbol 7 Txapelketan parte hartzeko izen-emate epea maiatzaren 25erarte ireki dela jakinarazten dute. 

Txapelketan 2001 urtean eta aurreko urteetan jaiotako gazteek parte hartu dezakete. Izena emateko orduan 80 euro ordaindu beharko ditu talde bakoitzak. Gehienez 20 talde onartuko dira, Olaizaga kiroldegian izena ematen duten 10 eta Ipurua kiroldegian beste 10. Delegatuen bilera maiatzaren 26an, 19:00etan, Ipurua Kiroldegian izango da.

Aurten, Mintxetako belarra aldatzeko obrak direla eta, partidu guztiak Unben jokatuko dira, ekainaren hasieratik uztailaren erdialdera.