Elgoibarko biste orokorra

  • Udalerriko talde desberdinek (merkatari, elkarte eta inplikatutako gainerako eragileak) proiektuan parte hartzeko aukera izango dute, bai informazio bilketan, bai planaren burutzean.
  • Udalaren helburu nagusiena Elgoibarko mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzen jarraitzea da, ingurumenaren defentsa eta elgoibartarren bizi-kalitatearen hobekuntza balioetsiz.
  • Lehiaketarako eskaintzak aurkezteko azken eguna maiatzaren 4a izango da eta enpresa esleipendunak 6 hilabeteko epean gauzatu eta entregatu beharko du lana.
  • Batzorde iraunkor batek planaren jarraipena egingo du eta aldiro, lanaren bilakaera aztertuko du.

Elgoibarko Udalak, pertsonen bizi kalitateari eusteko eta udalerria eta bere ingurunea bizileku egokia bihurtzeko ahaleginean, Mugikortasun Iraunkorrari buruzko Udal Plan berri bat eratuko du 2017.urtea amaitu baino lehen.

Hala, Udalak, pasa den apirilaren 5ean publikatu zuen GAOn, planaren erredakzioa burutzeko lizitazio iragarkia. Guztira, 50.000 euro (BEZa kanpo) bideratuko dira eta enpresa esleipendunak 6 hilabeteko epea izango du lana egin eta entregatzeko. Proposamenak aurkezteko azken eguna, maiatzaren 4a da.

Elgoibarko azken Mugikortasun Plana 2000.urtekoa da, orduko errealitateari begira egindakoa. Egun, udalerriaren egoera eta herri antolaketa desberdina da eta ondorioz, udalak plana berriz aztertzea erabaki du.

Ane Beitia, Elgoibarko alkatearen esanetan, “legealdi planean jasota daukagu mugikortasun plan berri baten idazketa. Planak azken finean, Elgoibarko udalerriko mugikortasun eta irisgarritasun arazoak identifikatzea, hauei buruzko diagnosi teknikoa egitea eta hobekuntza proposamenak zehaztea du helburu”.

Bestalde, Iosu Arraiz Hirigintza Zinegotziaren arabera, “planak izaera integrala du, Elgoibarko mugikortasunari buruzko aurretiazko diagnosia egiteaz gain, planak herriak duen potentzialtasuna aztertzeko aukera emango baitigu eta horretarako, prozesu parte hartzaile bat zabalduko da, elgoibartar orok bere iritzi eta ekarpenak egin ditzan”.

 

Argazkia3Argazkia2

Planaren helburu orokorrak

Elgoibarko udalerriko Mugikortasun Plan Integrala ondorengo helburu orokorren arabera egingo da:

a) Elgoibarko udalerrian mugikortasun arazoak identifikatzea:

  • Bide sarean, bidegurutzeetan eta biribilguneetan dauden arazoak, trafiko astuna herriko bideetan.
  • Aparkatzeko arazoak bai turismoentzat, bai ibilgailu astunentzat; aparkaleku publiko eta pribatuak.
  • Garraio kolektiboko zerbitzuen arazoak (autobusa, trena, taxia…).
  • Oinezkoek eta txirrindulariek joan-etorriak egiteko dituzten zailtasunak.
  • Salgaien zamalanen ondorioz sortzen diren zailtasunak.

b) Oinezkoek eta txirrindulariek dituzten irisgarritasun eta mugikortasun arazoak identifikatzea, eta oinezkoei eta txirrindulariei laguntzeko neurriak sustatzea. Horren bidez, beste garraiobide batzuk indartu nahi dira, eta bereziki, bizikletaren erabilera bultzatu nahi da.

c) Identifikatu diren arazoei buruzko diagnosi teknikoa egitea, eta arazo bakoitzarentzat, prebentziozkoak eta zuzentzaileak izango diren neurriak proposatzea.

d) Garraio publikoko sareek eskaintzen duten zerbitzuaren irisgarritasuna, estaldura eta zerbitzu maila hobetzea.

e) Ibilgailuentzat eta oinezkoentzat hiriko gune publikoaren zein zati izan behar den zehazteko irizpideak ezartzea, aparkalekuak berrantolatzea. Honen helburua da gune publikoak berreskuratzea eta berritzea, trafikoarentzat leku gutxiago utzi beharko delako.

f) Bide segurtasuna hobetzen eta istripuen kopurua eta larritasuna murrizten lagunduko duten proposamenak eta jarduerak egitea.

g) Arlo desberdinetan, sartu-irteerak eta aparkalekuak arautzeko eta kontrolatzeko proposamenak egitea: egoiliarrak, garaje partikularren ibiak, txandakako aparkalekuak, salgaien zamalanak,… Bestalde, zonakatze plano bat sortzea, baita, garaje partikularretan, ibientzako baimenak emateko irizpideak ere.

h) Hirigintzako bilakaera berriek mugikortasunean izango duten eragina aurreikustea, bizitegietarako, industriarako, ekipamenduetarako, merkataritzako zentro tertziarioetarako edo beste erabilera batzuetarako diren kontuan izan gabe.

i) Talde berezien (enpresak, ikastetxeak eta bestelako ekipamenduak) mugikortasuna kudeatzeko neurriak hartzea.

j) Jarduera programa bat egitea, ikuspegi ekonomikotik baloratuko dena.

k) Helburu eta adierazle zehatzak ezartzea, energiaren kontsumoa murrizteko, eta ingurumenaren egokitasuna hobetzeko, eta bereziki, berotegi efektua duten eta atmosferara egiten diren isurketak murrizteko.

l) Eskualde eta lurralde mailan egiten diren azterketekin edo planekin koordinatzea.

Mugikortasun plan honek kontuan izango ditu, udal honek, mugikortasunaren inguruan, aldez aurretik, egin dituen azterketak eta lanak, baita, udalerrian, mugikortasunaren inguruan izan diren esperientziak ere.

Planak herritarren parte hartzea izango du ardatz

Horretaz gain, udalak beharrezkotzat jotzen du, plana egiterako orduan, taldeak (komertzioak, elkarteak eta inplikatutako bestelako agenteak) eta administrazioak integratzea eta horien partaidetza sustatzea, bai informazioa biltzerakoan, bai plana osatzerakoan ere.

Beste erakunde eta entitate batzuen, auzokideen elkarteen, udaltzaingoaren eta talde berezien informazioa jasoko da, baita erabiltzaileena beraiena eta esanguratsutzat jotzen diren beste hiritar profil batzuena ere.

Hala, planaren koordinatzaile nagusiak eta Mugikortasun Iraunkorrerako Foroaren koordinatzaileak, Zinegotzi arduradunak emandako argibideei jarraiki, egokitzat jotzen duten mekanismoa zehaztuko dute udalerriko mugikortasunaren bilakaeran inplikatuta dauden eragilerik gehienek zuzenean parte har dezaten (foroak, inkestak, kontsulta, etab)

Batzorde batek, mugikortasun planaren jarraipen zehatza egingo du

Mugikortasun iraunkorrerako planaren jarraipena Batzorde iraunkor baten bidez egingo da. Batzorde honek, aldiro, lanaren bilakaera aztertuko du. Batzordea honela osatuko da:
Udalaren aldetik:
- Planaren arduradun edo planaren koordinatzaile orokor izango den udal teknikaria.
- Udaltzainburua.
- Agenda 21aren arduraduna.
Kontratatutako enpresaren aldetik:
- Planaren edukiaren arduradun teknikoa.
- Planaren esku-hartze

Terrazen erregularizazioa mugikortasun baldintzak bermatzeko

Udalak terrazen eta auzokideen eskubide eta bide publikoaren gozamenaren arteko bizikidetza on bat lortu nahi du, aldi berean ibilgailu eta oinezkoen mugikortasun baldintzak bermatzen direlarik.

Herriko terrazak gero eta handiagoak direnez eta oinezko, herritar eta ostalaritzaren arteko koexistentzia bermatzeko, Elgoibarko Udalak gutxienez terraza bat duten herriko ostalari guztiei argibide-gutun bat bidali die, egun bere kokatze eta erregularizazioari buruzko udal ordenantza bat dagoela gogoraraziz. Bidalketak daukaten terrazaren plano bat helarazteko ere balio izan du eta beharrezkotzat jotzen dituzten aldaketak egiteko epe bat eskaini zaie. Ondoren terrazen markaketari ekingo zaio bere funtzionamendu egokia eta espazio publikoaren erabilera ona bermatzeko.