Topaketa iragartzeko kartela

Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak “Elgoibar Kontziliazioa eta erantzunkidetasunaren alde: esperientzia praktikoak” izeneko topaketa antolatu du.
Ekimena, bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzean sortzen diren arazoen inguruan sentsibilizatu eta enpresa-sarean eta udal baliabide eta zerbitzuetan kontziliazioa nola kudeatzen den ezagutzea eta hobekuntza proposamenak planteatzea helburu duen “Udalerriko kontziliazio egoerari buruzko diagnostiko sektoriala eta ekintza plana” proiektuaren barruan kokatzen da.

Ekimena hurrengo asteartean izango da, martxoak 21, arratsaldeko 18:00etan, Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan. Topaketan bi hizlarik hartuko dute parte: Marian Garciak, “Nafarroako kontziliazioaren aldeko tokiko itunak. Tudelako Udala” esperientziaren inguruan jardungo da eta Cristina Mendiak, aldiz, kontziliazio eta erantzunkidetasun arloan Mutualia enpresaren esperientzia aztertuko du.

Ekimena doakoa izango da eta leku kopurua mugatua izango da, hortaz, aldez aurretik eman beharko da izena 943 741 050 telefono zenbakiaren bitartez edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora eskaera bidaliz. Gogoratu beharra dago, zaintza zerbitzua ere egongo dela.

Udalerriko kontziliazio egoerari buruzko diagnostiko sektoriala eta ekintza plana

“Udalerriko kontziliazio egoerari buruzko diagnostiko sektoriala eta ekintza plana” enpresa-sarean eta udal baliabide eta zerbitzuetan kontziliazioa nola kudeatzen den ezagutzea du helburu.

Proiektuak, halaber, beste honako xedeak ere baditu, besteak beste:

  • Emakumeen eta gizonen denboraren erabilerari buruzko informazioa jasotzea.
  • Herritarrek kontzialiatzeko dituzten beharrak ezagutu.
  • Herri mailan dagoen erantzunkidetasuna eta udalerrian dauden kontziliazio zerbitzuak ezagutzea.
  • Zerbitzuetako eta enpresetako arduradunek eta profesionalek kontziliazioaren inguruan duten iritzia ezagutzea.
  • Kontziliazioaren alde onen eta txarren inguruko iritziak ezagutzea.
  • Bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzearen inguruan gomendioak eta jarduteko ildoak ezartzea, zerbitzu, udal baliabide eta enpresa horiei
  • zuzenduta egongo liratekeenak.
  • Zaintzarako eta kontziliaziorako mahaia osatzea arlo desberdinetako ordezkari guztiekin (eragile sozialak, udalak, enpresak, ikastetxeak, etab.).