• Elgoibarko Udalaren, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearen eta Ikastolako Guraso Kontseiluaren elkarlanetik jaiotako ekimen honen helburua, alde batetik, seme-alabek beraien artean eta bestetik, guraso eta seme-alaben arteko erlazioaren inguruan hausnartzea da.
  • Hitzorduak datorren martxoaren 22an eta eta apirilaren 5ean izango dira.
  • Hitzaldietan parte hartu nahi duten gurasoek aurretiaz eman beharko dute izena Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoen bidez.

Elgoibarko Udalaren Ongizate Sailak, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearekin eta Ikastolako Guraso Kontseiluarekin lankidetzan, Elgoibarko gurasoei zuzendutako osagarriak diren bi formakuntza-hitzaldi antolatu ditu. Seme-alaben harremanen inguruan hausnartzeko helburuarekin, zailtasunaren muina berdinen artean egon daitekeenean edota zailtasun hori guraso edo helduen artean dagoenean nola jokatu behar den aztertuko dute besteak beste.

Lehenengo hitzaldia, martxoaren 22an izango da, asteazkena. “Nola indartu edo aholkatu nire seme-alaba lagunartean?” titulupean berdinen artean egon daitezkeen zailtasunei buruz jardungo da. Bi saio eskainko dira. Lehenengoa, gazteleraz, 15:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Bigarrena, aldiz, euskaraz izango da, 18:00etatik 20:00etara.

Halaber, bigarren hitzaldia, “Nola egin seme-alabek etxean kasu apur bat egin diezaguten?” Apirilaren 5ean izango da, asteazkena baita. Kasu honetan, zailtasunaren muina guraso edo helduek dutenean aztertuko da, eta seme-alabekin erabili ahal izateko disciplina positivo irizpide batzuk emango dira. Aurrekoan bezala, gaztelerazko saioa 15:00etatik 17.00etara izango da eta euskarazkoa, 18:00etatik 20:00etara.

Bi hitzaldiak Izar Arregik eskainiko ditu eta Kultur Etxeko Hitzaldi Gelan (2. solairua) izango dira. Ekimenean parte hartu nahi duten gurasoek aurretiaz eman beharko dute izena Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoen bidez.