Elgoibarko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako Herri Eskolako eta Ikastolako ikasleek ostegunean, martxoak 16, Zuhaitz Eguna ospatuko dute. Ekitaldi hau Udaleko Ingurumen Sailak orain dela hogei urte baino gehiago jarri zuen martxan.  
 
Ikasleak Albitxuri industrialdera daraman mendi-hegaleraino joango dira, eta bertan, hogeita hamarren bat zuhaitz  landatuko dituzte udalaren lantaldeko langileen laguntzarekin.
 
Hala, 2017ko Zuhaitz Egunean parte hartuko dutenek jarraipena emango diote, beste ikasle batzuek, aurreko ikasturteetan, bertako baso bat sortzeko abian jarri zuten lanari.
 
Irteera ordua: 9:20