Planaren  mapa

Elgoibarko Udalak abenduan hasi zituen Moru, Olaso eta Idotorbe barne hartzen dituen mendebaldeko ibarretako Paisaiaren Ekintza Planaren lanak, inguru honetako kontserbazio, antolamendu eta garapen jasangarrirako ekimen garrantzitsua.

Ekintza Plan honek Euskadi, Gipuzkoa eta Elgoibarko Udalaren konpromisoa erakusten du Paisaiaren Europako Hitzarmeneko edukiak onartu, bere erantzukizun eremura eraman eta bere biztanle guztiei beronen partedun egiteko.

Etorkizunean burutuko den Planaren garapenean, udalerriko Moru Mendiaren inguruko paisaien diagnostiko bat burutuko da: Burdin aroko herrixka, Olaso eta Idotorbe (San Pedro) auzoak, baita zonalde horretako Deba ibaiaren ertzak ere. Halaber, kalitatepaisajistikoaren helburuak ezarriko dira. Helburu horiek Elgoibarko biztanleek bere paisaientzako dituzten asmoak erakutsiko dituzte eta aldi berean, paisaia horiek ordenatu, kontserbatu eta euren garrantzia nabarmentzeko ekintzak ere definituko dituzte.

Helburu hauen bilaketan, Elgoibar eta bere paisaia eta bizilagunen izaera kontuan hartuko dira, baita lurraldearen garapen orekatu bat izateko beharrak ere, geroko belaunaldientzako aukera jasangarriak eta berritzaileak sortuko dituzten beharrizanak alegia. Horretarako, martxoan garatuko diren ekintzak adosteko eta behin-betiko formulazioaren parte aktibo bihurtzeko prozesu bat hastea aurreikusten da.

Hiru saio parte-hartzaile egingo dira, bata, informatiboa, Idotorbe (San Pedro) eta inguruko bizilagunentzako, beste bat, teknikoagoa, paisaia agenteei zuzendutakoa (martxoak 28) eta hirugarren bat, herritarrei orokorrean bideratutakoa. Azken saio honetan plana osatuko duten ekintzen hainbat proposamen aurkeztuko dira, eta apirilean edo maiatzean egitea aurreikusten da.